XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere egitturan bi berezittasun azpimarratuko geike, arkuakiñ eskaiñiko dauen erreberentziak eta amaierako salamalia.

Dantza denbora danian, posiziño aldaketa bakoitzaren ondoren arkuak gerriraiño beheraketan dittuenian, erreberentzi politt bat eskaintzen dabiltzela dirudi, agurtzapena haiñ txukun eta aguro moldaitten bait daue.

Eta azkenian, saio guztian hainbeste aldiz errepikaitten dan keiñu hori, dantziaren izatiaren arrazoi nagusixa bihurketan dala esan leike.

Baiña Arkudantziaren pasarterik ikusgarrixena amaierako salamaliak dakar.

Epeka pausak bisittuz joango dira, akaberan dantzari danen artian halako zurumillo kiribillatsua moldaitteko.

Eta dantzarixak, abixaran eta ixa bata bestiaren gaiñian arittu arren, nahastu barik urtengo daue berriz salamalatik zirkulu zabala osatuz azken erreberentzia egitteko.

Arkudantziaren signifikantzia Korpusetako Bula Santuaren agiñdduan dator, egun honetan poza eta alaitasuna agertu bihar dogula gomendaitten doskunian.

Salamaliaren amaieriak jasoko dau hori, nahaspillatik urten ondoren dantzarixak agurra eskaintzen doskueiñian.

Iragango menderarte dantza hau Kristoren Garaipena izenarekiñ ezaguketan zan, eta goizetik be egitten ebeiñ.

Meza Nagusi aurretik Kontrapasarekiñ dantzarixen omenaldixa San Migelentzat izaten zan moduan, prozoziñuaren ondoren Kristok hartuko eben aurreneko lekua.

Horrela, Apostoladuen Kofradixiarekin batera Santa Anara itzultzerakuan, Parrokixako San Sebastian ate aurrian dantzatuko otzaiñ, bera izanik dantzarixen arkupetatik pasatuko zan Santu bizi bakarra.